XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gero,
Ikus orain, urrenez urren latiñez bezala,
Nik
Astunegi litzake irakurle geienentzat, griegoan edo latiñean dauden ilunguneak Olabide'k nola argitu zitun agertzen leraz, albiñutik xarila esan bearko.
Olabide'ri ta guri, lengo gizaldiko gizon batzueri edo geieneri, bidegabez egotzi digute, euskal-idazle zarreri ez diegula eskerrik eman.
Bai al dakizu, A-E, Olabide'k zein begiratuki irakurri zitun?.
Neronek ere Axular aundia bost aldiz irakurri nendun gaztezaroan, ez bost aldiz edo askotaldiz, guk esan oi dugun bezala: lau ta bat aldiz esan nai nuke.
Beti idaztortza eskuan, eta bosgarren aldian gauza berriak arkitu nitun, lengoetan itzuritakoak.
Euskera asko ikasi nendun an, eta euskerarekin nekazariz gaiñeko gaiak nola esan ere bai; baiñan Olabide'rengandik askoz geiago ikasi dudala aitortu bearrean nago.
Zenbaitek politika zikiña egiten dute euskeraren inguruan.
Nere politikakoa ez ba'da, tirrit orri.
Euskeraz idazten dan guzia irakurri egin bear genuke.
Nik ikasi egin dut Eusko Gastedi'ko idazleengandik, bai eta karlistengandik, bai eta komunistengandik, bai eta erriarengandik.